Gobierno Vasco

  Liburutegia gela handi batean dago kokatuta (250 metro koadro ditu gutxi gorabehera). Gela hori bigarren solairuan dago, eta igogailua ere badu. Eskola-ordu guztietan egoten da liburutegia irekita, baita jolasagaraietan eta goiz eta arratsaldeko klaseen arteko denbora-tartean ere. Honela, ikasleei aukera eskaintzen zaie irakurtzeko, ikasteko edo kontsultak egiteko. Ikastetxeko ikasleak 5000 baliabide inguru ditu bere eskumenera (2394 euskaraz, 2062 gaztelaniaz, eta gainerakoak ingelesez eta frantsesez). Baliabide hauek  ABIES euskarri informatikoan sailkatuta daude. Gainera, ikasleak bere eskura ditu 4 ordenagailu, interneteko konexioa dutenak. Ikasleek irakurle-agiria dute, eta horrela maileguak modu automatizatuan egiten dira.

© txingudi
Telefonoa: 943667050 | Fax: 943667880 | 012968aa@hezkuntza.net