Gobierno Vasco

 

Nondik gatozen

1962-63 ikasturtean guraso talde batek Txingudi Ikastola sortu zuen. Haien seme-alabentzat kalitatezko hezkuntza euskalduna nahi zuten, eta zailtasun guztiak gaindituz, Irungo Ikastola izango zenaren oinarriak jarri zituzten.

Proiektuak izugarrizko arrakasta izan zuen eta Irungo ikastetxe handiena bihurtu zen. Baldintza fisikoak eta legalak, ordea, oso kaskarrak ziren: legalitatetik kanpo eta herrian zehar barreiaturiko ikasgeletan aurrera eramaten zuten bere eguneroko jarduna irakasleek eta ikasleek.

Eta beste pauso garrantzitsu bat eman zuten, legeztapena lortu zen 1972an eta ikastola berriaren proiektua martxan jarri. Horrela, 1974an hasi zen Ikastolako lehenengo eraikina (Lehen Hezkuntza) eta 1994an bukatu zen Haur Hezkuntzakoa eta Bigarren Hezkuntzakoa.

1994an Txingudi Ikastola publifikatu egin zen eta administratiboki bi ikastetxe osatu ziren, alegia, HAUR ETA LEHEN HEZKUNZA batetik (3-12 urte), eta BIGARREN HEZKUNTZAko INSTITUTUA bestetik (12-16 urte).

Gaur egun D ereduko bi ikastetxe publiko dira. Eremu bera konpartitzen dute eta hainbat zerbitzu komun dituzte, hala nola: kirol espazioak, garraioa, jangela.


Txingudiko Proiektua: helburu nagusiak


 

© txingudi
Telefonoa: 943667050 | Fax: 943667880 | 012968aa@hezkuntza.net