ZABOR BILKETA

Ikasleek patioan botatzen dituzten zaborrak direla eta, astero ikasleekin batera jaso-tzeko txandak antolatu ditugu. Bildutakoa poltsa gardenetan sartu eta Txoko Berdean zintzilikatuko da. Honela, jasotakoa ikusirik, dagokion taldeak lelo bat idatziko du.

Astero, jasotakoaren pisaketa egingo da eta eboluzioa behatuko da.

Ea geroz eta zabor gutxiago biltzen dugun!
    

ELIKADURA JASANGARRIA

Gabonak gainean ditugun honetan, Txingudi BHIn aurrera eraman dugun informazio kanpaina baten berri eman nahi genizueke. Aurten Agenda 21 programaren barruan jorratu beharreko gaia elikadura jasangarria dela ikusirik, bai ikasle zein irakasleagoak garai honetan kontsumitzen dugun horri erreparatu eta ahal den heinean kontsumo hori bertakoagoa eta urriagoa bilakatzea bultzatu nahi izan dugu. Horretarako, eta plastikako mintegiaren lanari esker, bertako produktuez apaindu dugu eskola sarrera eta zientzia mintegiak gure ikasleen elikadura osasuntsuari buruzko ohiturak taularatu ditu txoko berdean. Gabonetan ere jasangarri jokatu!